Logo
Hautes-Pyrénées MIT Primoti Freeline
Luz Ardiden Viajes el corte inglés Pinarello
foto de cabecera


LARRA LARRAU 2020, BERTAN BEHERA

COVID-19ak sortutako egoera ikusita eta gurea bezalako ebentuak antolatzeko ezarritako baldintzak  ikusita, LARRA LARRAU 2020 bertan behera uztea erabaki dugu.
 
- Gobernuak bidalitako ebentuak ospatzeko neurriek gure ebentuaren izatea modu larriz eraldatzen dute. Ez ditugu ez LARRA LARRAU ez gure ebentuen izatearen kontrako neurriak hartuko.
- Neurri horietako batzuk gurea bezalako ebentu batean ezartzea oso zaila dela uste dugu. Hauetako batzuk gainera ez dira behin betikoak, agian aurrerago birmoldatzera behartuko gintuzke virusa berragertuko balitz.
- Baimendutako parte-hartzea antolakuntzak aurreikusitakoaren 50%ra mugatu dute.
 
Gainera, 
- Ebentuak antolatzen dituzten herrietako jaiak bertan behera uzten ari direlarik, ez du inungo zentzurik ez logikarik egun gutxiren ostean gurea bezalako kirol jai bat ospatzea.
- Egun arte COVID-19ak ez du eraginik izan Nafar Pirineoan ez Izaban. Pandemiaren momentu okerrenak kasu positiborik gabe pasatzea lortu da. Horregatik, eta bertako biztanleriaren ezaugarriak ezagututa (65% helduak) horrelako arriskua saihestu behar dugula uste dugu.
- Parte-hartzaileen 75%a Espainiako toki ezberdinetik dator, virusaren zabalpen foku ikaragarria izango litzateke kutsadura baten kasuan.
- Gure boluntarioak arriskuan jartzeak ere asko larritzen gaitu. (hauetako asko COVID-19ren arrisku taldean daude).
 
Horregatik, eta Izabako Udaletxearekin batera adostuta, LARRA LARRAU 2020 bertan behera uztea erabaki dugu. Erabaki zentzuzkoena dela uste dugu.
Beraz, 2021ean saiatuko gara hurrengo edizioa ospatzen.
Gaurtik aurrera, parte-hartzaile guztiekin kontaktuan jarriko gara aukera ezberdinak eskaintzeko, horien artean diruaren bueltatzea.
 
Eskerrik asko zure konfiantzagatik.
 
ETA ORAIN ZER?
Badakigu ustekabeko aldaketa hauek ez direla inorentzat gustukoak. Horregatik, denek ahalik eta kalte gutxien jaso dezagun, 4 eskaintza ezberdin hauek aurkezten dizkizugu, uztailaren 2 eta 19aren tartean egin dezazun aukera.
https://www.rockthesport.com/es/evento/larralarrau-2020/my-registration

Arazoak izatekotan soporte@rockthesport.com -era idatzi.
 
DIRU ITZULTZEA
Aurreratu bezala, dirua bueltatuko dizugu baina eman begirada bat prestatu ditugun eskaintza hauei, zuretzat oso interesgarriak izan daitezkela uste dugu. Ondo pentsatu aukera interesgarriak bait dira!
Gustuko ez badituzu, dirua bueltatuko dizugu arazorik gabe. Bueltaketak uztailaren 22tik aurrera hasiko ditugu, erabilitako txartelan.
 
ZURE INSKRIPZIOA LARRA LARRAU 2021RA PASATU
-        Larra Larraun zenituen baldintza berdinekin inskribatuta egongo zara.
-        Prezio aldaketa egotekotan, ez zaizu aplikatuko.
-        Gure 2022ko ebentuetan izen emateko lehentasuna izango duzu.
-        75€ko bi deskontu emango dizkizugu Mallorka, Alpes, Dolomitas eta Pirinioko 2021 eta 2022ko ekitaldietan izen eman dezazun.
-        10€ko deskontua gure online dendan (*ikusi baldintzak).
 
ZURE INSKRIPZIOA IRATI XTREM 2021RA PASATU
-        Larra Larraun zenituen baldintza berdinekin inskribatuta egongo zara.
-        Gure 2022ko ebentuetan izen emateko lehentasuna izango duzu.
-        Prezio aldaketa egotekotan, ez zaizu aplikatuko.
-        75€ko bi deskontu emango dizkizugu Mallorka, Alpes, Dolomitas eta Pirinioko 2021 eta 2022ko ekitaldietan izen eman dezazun.
-        10€ko deskontua gure online dendan (*ikusi baldintzak).
 
ZURE INSKRIPZIOA IRATI XTREM BTT 2021RA PASATU
-        Larra Larraun zenituen baldintza berdinekin inskribatuta egongo zara.
-        Gure 2022ko ebentuetan izen emateko lehentasuna izango duzu.
-        Prezio aldaketa egotekotan, ez zaizu aplikatuko.
-        75€ko bi deskontu emango dizkizugu Mallorka, Alpes, Dolomitas eta Pirinioko 2021 eta 2022ko ekitaldietan izen eman dezazun.
-        10€ko deskontua gure online dendan (*ikusi baldintzak).
 
 
Erantzunik ez badugu jasotzen, zure inskripzioa zuzenean LARRA LARRAU 2021ra pasako dizugu.
Eskerrik asko zure konfiantzagatik.
 
*Gure www.tiendapirenaica.com online dendan 10€ko deskontua erabiltzeko baldintzak .
-        Deskontua webean dagoen edozein produktuan aplikatuko da, eta bertan dagoen prezioan.
-        10€ko erosketa gutxienekoa eta bakar batean egin beharko da (bidalketa gastuak barne).

 

 


Gora

LARRA LARRAU 2020
Denboraldiko azken haundia.
Errepide bizikleta urte gogor baten ostean, urteari amaiera eman diezaiokezu denboraldiko azken Handiarekin, LARRA-LARRAU
27. edizioa
2020Ko IRAILAK 12
IRATI XTREM BTT 2020
Erronka erraldoi bat. Abentura paregabea. XTREM ibilbide bat IRATIko basoan barrena sartzeko eta ezagutzeko.
Septiembre 2020
LARRA LARRAU BIRTUALA
Sentitu ezazu LARRA LARRAU ren gogortasun eta edertasuna etxetik mugitu gabe. Zure rodilloarekin LARRA LARRAUN aurkituko duzuna sentitu ahal izango duzu.
Eta zure lagunekin kedada birtualak egian ahal izango dituzu LARRA LARRAU onlinen.

(Igrupetto.comen kolaborazioarekin)
ZIKLOTURISMOA ETAPATAN
MALLORCA (6 etapak)
DOLOMITAS (6 etapak)
ALPES (6 etapak)
PIRINEOS (7 etapak)
Itxasotik itxasora
TOURRERA INOIZ JOANGO EZ DIRENEN TOURRA
IRATI XTREM 2020
128 kilómetro · 8 mendate · 3600 metro igoera · 1390 puntuko gogortasuna (C.D.E.). 14. EDIZIOA
2020ko EKAINAK 13


Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información