ES / EUS / EN / FR
foto de cabecera

ARAUDIA


GRAN FONDO LARRA LARRAU 2024 ARAUDIA

1- 29. LARRA LARRAU Martxa Zikloturista 2024ko irailaren 7an ospatuko da. Ibilbide luzeko partehartzaileak 9:00etan aterako dira eta ibilbide motzekoak 11:00etan, Izabatik (Nafarroa).             

2-Inskripzioa egiteko momentuan zein ibilbide egin nahi duzun aukeratu beharko duzu. Probaren egunean ibilibidez aldatu nahi izatekotan, antolakuntzari adierazi beharko diozu irailak 4ko 20:00ak baino lehen.

3-Martxa 18 urtetik gorako zikloturista guztiei irekita egongo da, 2024. urteko federazio-lizentzia (RFEC) aurkeztea beharrezkoa izango da. Hau ez badaukazu, eguneko lizentzia ateratzea DERRIGORREZKOA izango da, soilik martxa egunerako balioko du.

4-Dortsala jasotzeko NANa eta Federazio-Lizentzia aurkeztea DERRIGRREZKOA izango dira. NANa edo nortasuna egiaztatzen duen dokumenturik ez bada aurkezten, ez da zenbakia emango. Beste norbaitek zure izenean dortsala jasotzeko Baimena Ofiziala aurkeztu beharko du, eskatutako agiriez gain.

5- Izena ematea pertsonal eta besterenezina da.

5.1 Itzulpenak:

          * Ekainaren 1a arte, izen ematearen %90 itzuliko da.

          * Abuztuaren 7a arte, izen ematearen %60 itzuliko da.

          * Abuztuaren 7tik aurrera ez da inongo kasutan dirua itzuliko. 

5.2 Inskripzioaren izen aldaketak: izen aldaketa baimenduta izanen da abuztuaren 7a arte.

6- Ezin da zenbaki gabeko parte hartzailerik egon

7- Antolatzaileek gaur egungo trafiko arauen arabera lan egiten dute. Parte hartzaileek indarrean diren Zirkulazio-Kodearen arauak bete beharko dituzte, gerta daitezkeen arau-hausteak haien gain hartuko dituzte.

8- Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa da.

9- Egon daitekeen edozein istripu antolatzaileek ez dute haien gain hartuko; lizentziak berak dauzkan seguruek parte hartzailea babestu behar dute, martxan zehar parte hartzaileak sor ditzakeen zorrak edota gastuak ere ez dituzte antolatzaileek babestuko, ezta txirrindulek edo ekipamenduak galtze edo matxurarik badute ere.

10- Antolatzaileek proban zehar laguntza mekanikoa eskainiko dute. Matxura kasuan, zerbitzua dohainik izango da, baina piezak parte hartzaileak berak ordaindu beharko ditu.
11- Proba trafikoa dagoen errepideetatik iragango da. Irekitze-ibilgailua egoteak ez du esan nahi trafikoa gelditu behar dela, seinaleztapena baino ez da.

12- Antolatzaileek, arrazoiiren batek behartzen badu, beharrezkoak diren aldaketak egiteko eskubidea daukate.

13- Martxa irekitzen duen ibilgailua ezingo da aurreratu. Norbaitek egiten badu, automatikoki LARRA LARRAU utzi beharko du, bere zenbakia antolatzaile bati eman eta bere ardurapean bere bidetik jarraituko du.

14- Segurtasun-neurriengatik ibilbidearen tarte batzuetan parte hartzaileen abiadura kontrolatuta egon daiteke, horretarako antolatzaileen ibilgailuak erabiliko dira. Kasu hauetan, hauek esandakoa bete behar da.

15- Edozein momentuan, antolatzaileek martxa neutralizatzeko eta bertan egon daitekeen edozein gertakari konpontzeko eskubidea daukate.

16- Ezinbesteak behartuta martxa bertan behera gelditzen bada, antolatzaileek dirua itzultzeko baldintzak eta kopuruak ezarriko dituzte egoeraren arabera.                                                                

17- Izen-ematea aldez aurretik ordaintzen dutenek eta martxan parte hartzen ez badute, ez zaie dirua itzuliko. Aukera izango dute, antolakunzak ematen dituen opariak jasotzeko ezartzen diren leku, egun eta ordutegietan. Ez da bidalketa pertsonalik egingo.                                                                            

18- Segurtasun arrazoiak direla eta, Gran Fondo Larra Larrau 146ko ibilbidearen 58.5 Kman (Lannetik Issarberako bidegurutzean) 12.00etan errepidea itxiko da. Ordu horretatik aurrera txirrindulari guztiak zuzenean Atarrratze/Ligi/Larrañerako errepidera bideratuko dira.

19-Martxan izen-emateak araudi hau onartzea eta bertan egon daitekeen edozein kaltetik sortutako antolatzaileen kontrako eskubideei uko egitea suposatzen du.

20- Partehartzaileak izen ematean bere irudia antolakuntzari modo esklusiboan utziko dio, honek bakarrik  argazkiak atera eta aurrerago erabili ditzakelarik, beste medioei uzten edo salgai jartzen.

21- Larra Larrau MARTXA BERDEA da, beraz, Bideko Segurtasuna eta Ingurumena errespetatzen ditu.

Parte hartzaile guztiek ondokoa bete behar dute:

 

  • Herri-bideetan egongo diren gainontzeko erabiltzaileak errespetatzea, arrisku egoerak ez sortzea. Bizikletara igotzeak suposatuko duen arriskuaz jabetzea eta arintzeko bideko segurtasun neurriak errespetatzea. Beti hezieraz, arduraz eta errespetuz jokatzea.
  • Naturaz gozatzea. Sintonia osoz ingurumenarekin bizitzea, bere arreta eta errespetua sustatuz. Ingurumenean inolako hondatzerik sortu gabe kirola praktikatzea.
  • Errepideak ondo erabiltzea. Ez zikintzea, ez hondatzea. Ibilbidean biodegradagarriak ez diren hondakinak ez ustea. Inguru garbia mantentzea.

 

LARRA LARRAU 2024 MARTXAREN KONDIZIOAK

Onartzen dut:
1. Aurrez zehaztutako bizikleta ibilbidea dela, zirkulaziorako irekita eta txango pertsonal gisa pentsatuta dauden bide publikoetatik igarotzen dena.
2. Ibilaldiaren izaera pertsonala ezagutzen eta onartzen dudala.
3. Ibilbide-orri bat eman didate, txangoa osatzeko proposatutako ibilbidea adierazteko.
4. Ekitaldi honetan txangoaren araudiaren kopia ematen zaidala.
5. Araudi horren edukia ezagutzen dudala adierazten dudala, eta oso-osorik onartzen dudala.
6. Aitortzen dut badakidala txango pertsonal bat dela, non lehiaketa baztertzen den (antolatzaileek berariaz adierazitako tartean izan ezik).
7. Adierazten dut badakidala proba trafikoari irekitako bide publikoetatik doala.
8. Onartzen ditudala trafikoari irekitako proba horretan parte hartzeak berez dakartzan arriskuak.
9. Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta haren Araudiaren arauak betetzeko konpromisoa hartzen dudala, nire segurtasuna eta bide publikoko gainerako parte-hartzaile eta erabiltzaileak zainduz.
10. Salbuetsi egiten ditut antolatzaileak: Izabako Udala eta/edo txangoaren antolaketarekin lotutako edozein pertsona fisiko edo juridiko, zirkulazio-gertakariengatik edo kirol-istripuengatik sortutako edozein istripuren ondoriozko erantzukizunetatik.
11. Lehen aipatutakoak, osasun-arrazoiengatik, txango honetan parte hartzeagatik sor litekeen edozein kaltetatik salbuesten ditut, proba honetan parte hartzeko behar den esfortzu fisikoak osasunari berez dakarkion arriskua neure gain hartuz, eta horretarako gai naizela deklaratzen dut.
12. Proban parte hartzeak dakartzan arriskuak ezagutzen ditudala deklaratzen dut, hala nola:

  • Antolakuntzakoak ez diren ibilgailu guztiak daudela probaren ibilbidean zehar.
  • Ibilgailu horiek txirrindularien artean ibiltzen direla bideen erabiltzaile arrunt gisa.
  • Tarte arriskutsu batzuetan kontu handiz ibili beharko dudala.
  • Bihurgune luzeak daudela, eta horietan abiadura motelduko dudala, norberaren eta/edo besteen kalteak saihesteko.
  • Tarte batzuetan errepideen egoerak ez dituela behar bezalako segurtasun-baldintzak betetzen, eta errepideen, bideen eta bidexken egoera txarrak edo azpiegituretako akatsek eragindako edozein kalteren erantzukizuna bakarrik hartuko dudala.

13. Erakundeari bakarrik lagatzen diot nire irudi pertsonala, eta, beraz, erakundeak edo horretarako izendatutako enpresak/ek bakarrik lor ditzakete argazkiak eta gero ustiatu, hedabideei lagata edo salgai jarrita.
 

LPB ARAUDIA

IZABAKO UDALAK Datu Pertsonalak Babesteko araudia erabat betetzen dela bermatzen du, eta horrela, 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, sinatzailea informatuta geratzen da eta baimena ematen du bere datuak bi erakundeetan dauden fitxategi automatizatuetan sartzeko eta horiek erabiltzeko, kudeaketa administratiboak, komertzialak eta haren beste jarduera batzuk gauzatzeari dagokionez. IZABAKO UDALAren pribatutasun-politikak ziurtatu egiten dizu, nolanahi ere, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak erabiliko dituzula, indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan, IZABAKO UDALAri (Izarjentea kalea 1zkia • 31417 Izaba (Nafarroa) zuzendutako idazki baten bidez. Fitxategiaren arduraduna IZABAKO UDALA izango da, eta horretarako helbidea lehen adierazitako helbidean izango du. Sinatzaileak onartzen du bere datuak IZABAKO UDALAren barne kudeaketa eta administrazioa behar bezala garatzeko beharrezkoak diren jardueretarako soilik laga ahal izatea. Halaber, sinatzaileak onartzen du IZABAKO UDALAK produktu, kudeaketa edo merkaturatzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea edo zuzentzea. Sinatzaileak bere datuak paragrafo honetan ezarritako moduan tratatu edo laga ahal izateko egiten duen onarpena ezeztagarria da beti, atzeraeraginik gabe, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluetan xedatutakoaren arabera.


strava

Con la colaboración de
Caja rural de Navarra Lacturale

Larra larrau

Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información