21/9/11 IZABA (NA)
COVID-ak uzten ba gaitu, LARRA LARRAU berriz izango dugu. Dena den, itxoin beharko dugu gauzak nola dihoazten ikusi arte, eta LARRA LARRAU egia izateko baldintzak ematen diren baiztatu arte. Ordurarte ez ditugu inskripzioak irekiko.
Nafarroako IZABA herritik (Erronkariko Ibaxa), Larra Larrau Gran Fondoak ibilbide ikusgarri bat aurkezten du bai kirol erronka aldetik bai paisaia aldetik, egutegiko proba gogorrenetariko bat izanik. Bere bi ibilbideetako edozein aukeratuta (146 edo 100Km) erronka haundia aurkituko duzu, baina batez ere, txirrindularitza egun handia aurkituko duzu.
GOGORATU
Larra Larrau ez da "laisterketa" bat. Hau da, ez da denbora kontrolik egongo irteeratik helmugaraino. ¿Hortzak estutu eta topera joan nahi duzu?
AUKERAN, eguneko 3 mendateetan igoera denborak neurtuko ditugu: San Martin Harria, Issarbe eta Larrañe.
Horretarako neurketa puntuetatik pasatzea nahiko izango duzu. Denborak inporta ez bazaizkizu, puntu horietatik ez pasatzearekin nahiko.
Proba amaieran denboren batuketa aurkeztuko dugu (2 edo 3 mendate, ibilbidea zein aukeratzen duzun) eta horrela neurtuko diren igoeren 40 Kmak (edo 30 Km, ibilbide motzean) egitea zenbat kostatu zaizun ikusi ahal izango duzu.
Denbora kontrolek hasiera eta amaiera ordua izango dute. Ordu horien aurretik edo atzetik EZ da denborarik hartuko.