ES / EUS / EN / FR
foto de cabecera

DENBORA HARTZEA


Larra Larrau ez da "laisterketa" bat. Hau da, ez da denbora kontrolik egingo irteeratik helmugaraino.

Hortzak estutu eta topera joan nahi duzu?
AUKERAN, eguneko 3 mendate nagusietan igoera denborak hartuko ditugu: San Martin Harria, Issarbe eta Larrañe.
Horretarako neurketa puntuetatik pasatzea nahiko izango duzu. Denborak inporta ez bazaizkizu, puntu horietatik ez pasatzearekin nahiko.
Proba amaieran denboren batuketa emailez jasoko duzu (2 edo 3 mendate, ibilbidea zein aukeratzen duzun) eta horrela igoeren 40Kak (edo 30Km, ibilbide motzean) egitea zenbat kostatu zaizun ikusi ahal izango duzu.
Denbora kontrolek hasiera eta amaiera ordua izango dute. Ordu horien aurretik edo atzetik EZ da denborarik hartuko.
 

 

DENBORA NEURKETAREN ARAUDIA
1 - Denbora kontrolatutako tarteak Larra Larrau Gran Fondoaren barne daude eta bere araudia ibilbidearen tarte honetan ere balioa dauka.

2 – Txiparen bitartez dembora hartu ahal izateko, irteera eta amaieran kontrol gunetatik pasatzea beharrezko da, baina guztiz BORONDATEZKOA da.

3 – Parte hartzeko R.F.E.C.en edo FETen federatuta edo eguneko asegurua izan behar da.

4 – Denbora kontrol modu elektronikoz egingo da txip baten bitartez. 

5 – Partehartzaile guztiek Errepide Segurtasun Legea jarraitu beharko dute. Denbora kontrolatutako tarteak errepide irekitan egiten dira. Legea hausten duena probatik kanpo eta hurrengo edizioetatik kanpo geldituko da.

6 – Kotxe batek lagundutako partehartzaideak Crono Larrautik kanporatuko dira.

7 – Egindako denbora neurtu ahal izateko ibilbide osoa egin beharko da Isabatik irtenda. Hau kontrolatzeko, bitarteko txip kontrol postuak ezarriko dira ibilbidean zehar.  Hauetatik pasa ez direnak kronotik kanpo geldituko dira automatikoki.

8 – Igoeratan lortutako denborak emailez bidaliko dira.

9 – Denbora kontrolatutako zati bakoitzak bere ordutegia izango du. Ordutegi horren aurretik edo atzetik ez da denborarik hartuko.


strava

Con la colaboración de
Caja rural de Navarra Lacturale

Larra larrau

Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información